Gaur arratsaldean tamaina handiko arratoi bat aurkitu dute Iturriotz kaleko denda baten atearen kanpoaldean.
Herritar bat, segurtasun arrazoiengatik, arratoia harrapatzen ahalegindu da eta lortu du.
Horretarako kaxa bat erabili du, eta Udaltzaingoari abisua eman diote, bertatik erretira zezan.
Kaxa hori Iturriotz kalean dago momentuz (arratsaldeko 19:30ean), Herriko plazaren ondoan. Gainean estolda baten tapa jarri diote, ihes egin ez dezan.
Ez dago argi arratoiak barruan jarraitzen duen edo ez, baina badaezpada tentuz ibili kaxa horrekin, bertatik igarotzen bazara, batez ere haurrak. Jende ugari bertatik igarotzen da.





Oraindik barruan nago, lasai egon, Arrasaten pisu bat erostea baino merkeago da eta.