Obenerrekan egingo den Parkour parkearen diseinua aukeratzeko parte-hartze prozesua ireki du Udalak

5
2007

Maria Ubarretxena alkatea, Victoriano Fuentes zinegotzia eta Dani Sanpaio LOTZEN elkarteko ordezkaria izan dira, gaur goizean Kulturaten egin den aurkezpenean. Lotzen Gipuzkoako Parkour elkartea da, eta proiektu honetan bidelagun izan du Arrasateko Udalak.  Beraiek egin dituzte aurkeztu diren hiru diseinuak. Herritarrek izango dute aukera hiru proiektu hauen artean aukeratzeko.

Proiektua Lehen Hezkuntzako Arizmendi Ikastolako eta Arrasate Haur Eskolako 5 eta 6 mailetako ikasleek osatzen duten  Haur Kontseilutik sortu da.  Maria Ubarretxenak azaldu duenez,  “kontseilu honetan haurrek egiten dituzte hainbat eskaera, eta ur parkea eskatu zuten bezala, beraien eskaera ere izan da Parkour parke bat Arrasate. Kokapena ere beraiek aukeratu dute. Gaur egun gazteek erabiltzen dute Aldai parkea Parkour egiteko. Obenerrekako frontoia da lekurik ezin hobea parkea egiteko.”

Bestalde, aurrekontuen prozesu parte-hartzailean hainbat proiektu aurkeztu ziren, “bozkatuenetarikoen bat izan zen Santa Marina auzoa balioan jartzea. Ekintza honekin lortzen ditugu bi helburuak.”

Victoriano Fuentesek azaldu duenez, aurkeztu diren hiru diseinuak Kulturaten eta BAZen egongo dira, herritarrek ezagutu ditzaten. Bihar hasi eta apirilaren 11ra arte egongo da botoa emateko aukera, Udalaren webgunean edo BAZen jarriko den kutxan. 16 urtetik gorakoek bozkatu ahal izango dute “batez ere errolda erabiltzen dugulako, eta NANaren zenbakia behar da botoa emateko. Hala ere, gurasoak animatzen ditugu beren seme-alaben iritzia kontuan hartzera eta proiektu baten alde bozkatzeko unean.”

Proiektua 2020rako eta 2021erako onartu diren aurrekontuetako bat da, eta 200.000 euroko aurrekontua izango du. Frontoiaren eraberritzearekin batera inguruak ere birgaituko dira.

Dani Sanpaio Parkour LOTZEN elkarteko kideak hiru proiektuen ezaugarriak aurkeztu ditu. Halaber, Udalari eskerrak eman nahi izan dizkio Latzenengan jarri duen konfiantzagatik “ez da oso ohikoa udalak jarduera horiek egiten daramatzagun elkarteen eskuetan jartzea. “

Diseinuei dagokienez, “lehen bi aukerak antzekoak dira. Bi aukerek altuera ezberdineko hormak dituzte, barra-egiturak… Aldatzen da batez ere  xedapena. Hirugarren aukera oso desberdina da. Baranda eta zutabeen labirinto bat da.  Hiru aukerek teknika ugari praktikan jartzeko aukera ematen dute. Esperientzia eta adin desberdinak dituzten pertsonek erabil ditzakete. “

Gipuzkoan egingo den mota horretako bigarren parkea da. Orain arte bakarra zegoen Oñatin. Proiektua une honetan idazten ari dira eta ekainaren amaieran prest egongo da. Lanak 2021erako martxan egon daitezke, eta parkea 2022ko udaberrian erabiltzeko prest.

5 IRUZKIN

  1. BROMA BAT IZANGO DA ALA???

    PARKOURRA ZENBATEK PRAKTIKATZEN DUTE GURE HERRIAN??

    EZ DET ESATEN EZ EGITEKO, BAINA GERO BIZIKLETAK GARBITZEKO, EROSKI INGURUAN TXORRO SISTRIN BAT JARTZEN DEZUE, ETA GAINERA ORDAINDU EGIN BEHAR DENA!! ETA ZENBAT IBILTZEN GARA BIZIKLETAN ARRASATEN??

    DIRUA GASTATU BEHAR BADEZUE, GASTATU BURUAREKIN.

    • Mangera egin zutenean ez zioten inori aholkurik eskatu, nahiz eta Ziorlako lagunak, herriko txirrindularitza elkarteak eta beste batzuk atzetik ibili ginen. Mangera gauzatu zen Udal Gobernuak berari ezezkoa eman ondoren, parte hartze aurrekontuetan bozkatuena izan zelako. Esan daiteke derrigortuta jarri zutela eta erreditu politikoa atera ezinik… berandu, gogo gabe eta txapuza galanta.

      Parkour hau ordea, Gobernuaren ideia dela dirudi. Eta dirudienez ideiak propioak dituztenean gehiago motibatzen eta aplikatzen dira.

      Niri primeran iruditzen zait kiroldegitik kanpo egin daitekeen kirol guztia (baita barrukoa ere, baina besteak beste merkeagoa da guztiontzat). Parkour hau gazteek gogoko dute eta ez da gehiago praktikatzen edo ez da ikusten ez dagoelako berariazko azpiegiturarik.

      Udala zoriondu nahiko nuke eta animatu, pandemia garai honetan inoiz baino gehiago, horrelako azpiegituretan inbertitzera. Pumptrack bat ere ongietorria izango litzake herrian. Mesedez, ahaztu erreditu politikoak eta atera kirola kalera!!!

  2. Sentzugabekeria ugari, bata bestearen atzetik. Herri bezala egunen batean esnatu beharko gara eta zerbait esan guzti honen inguruan, espero berandu baino lehen.

  3. Ba niri primerako ideia iruditu zait. Ikusten da gainera, mimo haundiz diseñatu dala. Zorionak Maria ta animo!

    • Mimo gehiagorekin deseinatu zen polideportiboa eta begira sartu zigun ziria! Lan bikaina Maria, askok sinetsi genuen poli sarreran jarritako maketa errealitate bihurtuko zenuela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen