O Val Das Mourasen kontzertuak itxi ditu Merkemerkaua eta Hauspo Eguna

0
1093

O Val Das Mouras talde kataluniarrak gaur arratsaldean Herriko plazan eskaini duen kontzertuak amaiera eman dio udaberri-udako Merkemerkauari, baita aurtengo Hauspo Egunari ere.

O Val Das Mouras taldea talde zelta-folk bat da, eta Rosalia de Castroren obra poetikoan oinarritzen du bere musika-proposamena, denboran atzera bidaia bat hastera gonbidatuz urruneko lekuren baterantz, melodia sakonen bidez eta emakume galiziarra eta emigrantea, marinela eta baserritarra erretratatu zituzten bertsoak harmonizatuz, non Rosalia biluztu egiten den guztiak duintasunez eta errespetuz janzteko.

David Fernandez (gitarra eta ahotsa), Joana Marcé (zeharkako txirula eta bigarren ahotsak), Laura Lorenzo (ahots nagusia), Carles Mesa (bateria, akordeoia, perkusioa), Alex Rodriguez (biolontxeloa), David Arso (baxu elektrikoa) eta Meri (gaita, txirulak, bigarren ahotsak) “A XUSTIZA POLA MAN” disko berriko abestiekin gozarazi dute entzuleek. Errebindikazio-poemak eta gaurkotasun harrigarrikoak dira, eta gizarte-desberdintasunaz, emigrazioaz, lurraren utzikeriaz edo frustrazioaz hitz egiten dute, betiko flok esentzia mantenduz, jota, muñeira, pop edo ska erritmoekin bizi garen gizartearen bidegabekeriak pairatzen dituzten pertsona guztiei omenaldi txikia eginez. Hau izan da Euskadin eman duten lehen kontzertua.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen