‘Noiz bukatzen da armairua?’ liburua aurkeztuko dute bihar Gaztetxean KOSA zikloaren barnean

0
733

EHGAMek (Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimendua) antolatutako hausnarketa-zikloaren barruan, bihar arratsaldeko 19: 30etan Arrasateko Gaztetxean ‘Noiz bukatzen de armairua?’ liburua aurkeztuko da.

Liburu honetan Memoria ariketa bat egiten da. “Hutsuneak betetzeko ariketa, hari mataza askatzen saiatzeko ariketa, josteko ariketa, galderen erantzunetan arakatu eta galdera gehiago bilatzearen ariketa. Lesbianak, gayak, bisexualak, transexualak, transgeneroak, bollerak, maritxuak… Okerrak, ez gara historiagatik galdekatuak izan. Ez digute galdetu nahi izan, eta gure ahotsez eta eskuz sortu dugunean, ezabatua izan da. Eta horren lekuan, paperean idatzi gabeko arau bat eta bakarra, heteroaraua, gure gorputzetan ebakiz eta orbainez idatzi dute.”

KOSA hausnarketa zikloa urriaren 27tik azaroaren 13ra izango da. Logika deszentralizatzaile eta lokaletik abiatuta, hainbat herritan hasiko da eta azaroaren 6an, egun osoko egitarauarekin, Bilboko “Karmela” espazio autogestionatuan jarraituko dute. Bertan, mahai-inguruez gain, eta ekitaldi aglutinatzaile gisa, EHGAMek bere une bersortzailea izango du. Eta azaroaren 13an Izarran itxiko da zikloa.

EHGAM mugimendua 1976an sortu zen, Euskal Herriko lehendabiziko LGBT+ eragilea izanik. Aurten, belaunaldi berri batek eta EHGAM-en lekukoa hartuz, KOSA hausnarketa-zikloa antolatu dute: “Ekintzak hainbat herritan egingo ditugu, tartean Arrasate eta bertako Gaztetxearekin eta MORBOR taldearekin elkarlanean, “LGBT+ memoria” landuko dugu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen