Noa & The Hell Drinkers publikoa ‘mozkortu’ dute Arotz plazan

5
1141

Arrasate Bluesek beste emanaldi indartsu bat plazaratu du gaurkoan, rock & rolla eta bluesa eskainiz.

Ikus-entzule ugari erakarri ditu Ferreriasko emanaldiak, eta horietako batzuk dantzan egitera animatu dira. Noa ‘frontwoman’a buru, abesti klasikoak eta ez hain klasikoak jendarteratu ditu taldeak.

Kantu batzuk erritmo bizikoak izan dira eta beste batzuk mantsoagoak, baina guztiak sentimentuz beterikoak. Doinuek ozenki egin dute burrunba Ferreriasen eta oro har Alde Zaharrean zehar. Hona hemen kontzertuko hainbat irudi:

5 IRUZKIN

  1. Eta Santa Barbaran, goizaldeko 02:00etan jendeak elkartzen jarraitzen du botiloia egiteko, eta inork ez du ezer egiten, ezta informatzen ere. HAU LOTSAGARRIA DA.

  2. Arrasateko ekitaldirik jendetsu eta arrakastatsuena gauero izaten dugu, Santabarbara, Monterronen… Drink & Blues doinuak beti bezala, Coronafest jaialdian

  3. Ez dakit zergatik irratietan ez duten halako estiloko musikarik jartzen(eitb irratian noiz al noiz) ,betik kanta aspergarri berak,regetoia gora ta regetoia bera.Gaur egun irratietan entzuten den musikari 1000 buelta ematen dizkio,hau da hau erritmoa!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen