Nile Agirretxe eta Lander Lanzos Juan Mugerza Krosean lehiatu dira

0
292

Argazkiak: AAT.

Aurreko igandean Nazioarteko Juan Mugerza LXXIX. Krosa jokatu zen Elgoibarko Mintxeta instalazioetan.

Arrasate Atletiko Taldeko lasterkariek ondoko emaitzak lortu zituzten: Nile Agirretxek, nesken alebin kategorian, 1.089 metro luzeko lasterketan, 12. postua, eta Lander Lanzosek, mutilen kadete kategorian, 3.667 metro luzeko lasterketan, 25. postua.

Datorren zapatuan Gipuzkoako Txapelketa Absolutua jokatuko da Anoetako belodromoan, eta Arrasate Atletikok bertan parte hartuko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen