‘Nik sinisten dizut’ irakurraldi kolektiboa egin dute Kulturaten

    0
    718

    Kulturateko klaustroan “Nik sinisten dizut” irakurraldi kolektiboa egin da, emakumeen aurkako indarkeria eta biolentzia mota desberdinak ikusarazteko eta emakumeen bizipenak aitortzeko eta erreparaziorako bidean jarraitzeko. Emakume Txokoko Irakurketa Feministen Guneak, Mugimendu Feministak eta Emakume Txokoak elkarrekin antolatutako ekimena da.

    Ekimen artistiko kolektibo honetan testu eta ahots ezberdinak izan dute tartea, eta adierazpen artistiko ezberdinak lagun izan dituzte. “Ekimen honekin indarkeria matxistaren aurpegi ezberdinen aurrean, emakumeon ahotsa altxatu nahi dugu – adierazi du Antolakuntzak -. Erreparaziorako eta aitortzarako gune bat izan nahi du”.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen