Gaur arratsaldeko 19:00etan A25eko urteroko manifestazioa egin da. Ehunka bizilagunek euriari aurre egin diote arratsaldean, emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko. Ekitaldiak, urteko egun honetan ohikoa den bezala, arrazoi beragatik deitu ditu gazteak eta adinekoak. Seber Altuben denak elkartu dira emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako aldarrikapenak egiteko.
“Nik sinisketan dotzut, eta punto” goiburuarekin, Emakume Txokoak eta Mugimendu Feministarekin elkarlanean egitarau berezia antolatu dute: ·emakumeek pairatzen dituzten egoeren inguruan herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa areagotzea”.
Bide honetan, “zalantzan jarritako emakumeen kontakizunei eta isildutako bizipenei ahotsa ematea du helburu leloak”, hau da, “Nik sinisketan dotzut, eta punto”. Halaber, “indarkeria matxistaren aurrean konpromiso kolektiboa eta indibiduala sustatu nahi dira antolatutako ekintzen bidez”.
Bestetik, abenduaren 2an, 19:00etan Kulturateko klaustroan “Nik sinisten dizut” irakurraldi kolektiboa egingo da, emakumeen aurkako indarkeria eta biolentzia mota desberdinak ikusarazteko eta emakumeen bizipenak aitortzeko eta erreparaziorako bidean jarraitzeko.