Bihar (irailak 17) kontzertua emango du arratsaldeko 19:00etan, Ibai-Artek antolatuta. Ekitaldi berean elkarte honek 0 kilometroko 100 otar zozkatuko ditu.
Beheko testua eta argazkia: Ibai-Arte.
Herriko plazako eszenatokia aukeratu du Adrian Cunningham saxofoi eta klarinete-jotzaileak bere taldearen euskal birari hasiera emateko. Bira honetan, New Yorkeko taldea Donostian, Gasteizen eta Bilbon izango da besteak beste.
Professor Cunningham and his old school nazioarteko swing-aren eszenako talde garrantzitsuenetako bat da. Mundu osoko jaialdi askotan saritu dute talde hau, eta ostiral arratsaldea erritmo biziz beteko du.
New Orleanseko tradizioan oinarritutako errepertorioko abestirik erritmikoenak interpretatuko dituzte New Yorktarrek: jazzik zaharrenetik rythm and blues-era, Sydney Bechet, Fats Waller, Professor Longhair, Fats Domino,… bezalako artistak jarraituz.
Oraingo honetan, Adrian Cunningham eta ingurukoek Martí Elias bateriaren laguntza izango dute, Carla Gómez bikotearekin batera Gasteizko musikaren eszenatokia goitik behera aldatu duena. Lindy Hop-en bultzatzaile nagusia den bikote honek, kontzertura datozenek Cunningham and his old school-en erritmo zoragarriekin dantzatu ahal izango dutela bermatzen du.
Era berean, Ibai-Artek km0-ko produktuz osatutako 100 otzara zozketatuko ditu Merkataritza Berdearen baitan. Otzarek Bedoñako azenario, patata dultze eta kalabazazko donutsak; Gesaltza baserriko gazta; Leintz gatzagako gatz potoa; Belaskua baserriko txakolin botila; Oñatiko txokolateriako bonboiak; Jakion tomatea potea eta Aramaioko ahabi mermelada daramate.
Nola parte hartu? Oso erraza! Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure argitalpen hau “km0 otzara nahi dut” adieraziz. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu?
Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki! Otzara hauen banaketa irailaren 17an (bihar) egingo dugu, 19.00etan, Herriko Plazan Professor Cunningham and his old school kontzertuarekin batera.
Parte hartu gurekin eta zorte on!!