Neska pobreen ahalduntzeari buruz hitzaldia emango du Harremanek

0
411

Kartela eta beheko testua: Harreman.

HARREMANek HITZALDIA antolatu du: ANKUR (India): emakumeak ahalduntzeko lekua.
Abenduaren 10ean (asteartea), 18:30ean, KULTURATE Arrasateko Areto Nagusian.
Hizlaria: Gracy Joseph
Laguntzaileak: Idoia Asurmendi kantautorea

2003tik HARREMANk ANKUR proiektuarekin kolaboratzen du Mumbain (India). ANKUR harrera-zentro bat da familiarik ez duten edo familia oso pobreak dituzten neskatoentzat. ANKUR, ikasteko, eta bizitza duinagoa eta itxaropenezko etorkizuna eraikitzeko, duten aukera paregabea da.

Egun horretan Gracy Joseph-i entzuteko zorte eta pribilegio handia izango ditugu. Indiako hegoaldetik dator, eta ANKURen bultzatzaileetako bat da, Santa Anako Karitateko Ahizpen komunitatekoa. Bere lanbidea eta pasioa gizarte-lana da. Bere ametsa: pobreei laguntzea, non emakumeen sustapenak eta ahalduntzeak funtsezkotzat jotzen dituen.

Indian, hainbat estatistikek argi eta garbi islatzen dute neskek eta emakumeek genero-arrazoiengatik jasaten duten diskriminazioa. Gracyk ANKUR-en nesken ahalduntzea nola lantzen duten azalduko digu.

Hitzaldi honetan Idoia Asurmendi kantautore ezagunaren laguntza paregabea ere izango dugu, bere abestiekin gozatuko gaituena.

ANKUR proiektua gertutik ezagutu nahi duen edonor gonbidatuta dago solasaldi honetara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen