Ekitaldi irekia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Erdiko Kaleko tabernan, eta zenbait taldekidek parte hartuko dute. Udako bira arrakastatsuaren ostean, lan berria erosteko aukera izango da.
Kartela: Kajoi-Neomak / Bideoa:Neomak.
Taldeak azaldu bezala, disko hau 2022ko martxoan grabatu zuten Haritz Harreguy Studioan, Haritz Harreguy eta Alejandro “Jimbo” Páez-en produkziopean.
Abesti guztiak Neomak taldekideen sorkuntza dira: Alaitz Eskudero Unanue, Amets Ormaetxea Ezpeleta, Eneritz Aulestia Mutiozabal, Garazi Otaegi Lasarte, Irati Gutierrez Artetxe, Leire Etxezarreta Learreta, Maria Lasa Hilario.

Disko honen parte dira ere Pello Heriz (gitarra Hego Haizea kantuan) eta Oihana Arana eta Haizea Arana (hitzak XXI. Mendekua kantuan)
Era berean, ekipoa ondoko lagunek ere osatu dute: Audio grabazioa: Haritz Harreguy Studio @haritzharreguy Produkzioa: Alejandro “Jimbo” Páez @jimbo_larrata Masterizazioa: Antonio Javier Moreno Kontratazioa: Airaka @airakamusic
Zazpi abestik osatzen dute diskoa: Kontu Zaharrak, Hego Haizea, Hamen, XXI. Mendekua, Biluzik, M.U.X. eta Ilargi Berriak.
Informazio zabalagoa:
Instagram: https://www.instagram.com/neomak_/?ut…
Twitter: https://twitter.com/7neomak
Facebook: https://www.facebook.com/Neomak-11013…