Arrakastatsu jarraitzen du Neomak zazpikoteak bere udako biran

0
1003

Leire, Irati eta Amets taldekide dituen taldeak bart Burlatan zuzenekoa eman du. Katalunian eta Aragoin ere arituak dira, eta Galizan joko dute zapatuan.

“Ilargi berriak” eskaintzen dabiltza han eta hemen Amets, Irati, Leire eta beste lau musikariak.

“Gure sustraien haria eten gabe, baina eraberrituta” ari dira ekainetik, eta besteak beste, Arrasaten jo zuten, Monterron parkeko kontzertuan.

Azken asteetan Boltaña (Pirinioetan, Aragoin), Hernani, Mutriku, Gasteiz, Berastegi, Llanars (Katalunian), Amurrio eta Burlatan jo dute, publikoaren txalo beroak jasoz.

Beste nazio batean ere arituko dira aurki, zapatu honetan (abuztuak 20) Galizako Moeche-n joko baitute, Irmandiño jaialdian. Zorionak Neomak eta segi indartsu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen