Argazkia eta bideoa: Neomak.
Musika eta hitzak Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe, Alaitz Escudero Unanue eta Garazi Otaegi Lasarterenak dira.
Abestiarekin eta izen bereko bideokliparekin batera, ondoko hausnarketa ere plazaratu dute:
“Aldaketen aurrean sentitu daitezken beldurren ondorioz, guztia zalantzan jarri eta ez egiteko erabakiak hartu izan ditugu zenbaitetan. Beldur horiek interpretazio subjektiboak direla ohartzean sentitutako amorrutik idatzi da kantua. Zein garrantzisua den norbere buruarekin elkarrizketak izatea. Ezinbestekoak diren mugak jarriz, norberak bereak, emozioei dagokien tokia emanez eta ekintzara eramanez. Norberak identifikatu behar ditu bereak eta ondokoarenak errespetatu, egoera beraren aurrean “inork ez baitu berdin egiten negar””.




