Neomek ‘Esperantzak’ hauspotzen dituzte bideoklip berriarekin

0
2345

Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe, Garazi Otaegi Lasarte eta Alaitz Escudero Unanuerenak dira musika zein letra.

‘Esperantzak’ abestia eta bideoklipa ez ezik, ordorengo gogoeta ere partekatu dute:

“Espektatibak, aldaketak, mugimendua… hori guztia eta hori besterik ez da bidea. Onartzen ditugu zalantzak eta beldurrak, onartzen gara zaurgarri. Onarpenaren ondorengo barne lasaitasun horretatik idatzi dugu kantua. Zein garrantzitsua den beldurra emozio on gisa identifikatzea eta arriskuei dagokien tokia eta tamaina norberak ematea: ez gehiago, ezta gutxiago ere. Eta kaos honen erdian kantatzen jarraitzen dugu…”mundua dantzan jarriko nuke jainkosa banintza…”, bidean elkar zaintzen jarraitzen dugun bitartean”.

“Horregatik inguratu gara jende onaz, loratzen ikusi nahi gaituen jendeaz, bide berrietarako: Eider Villalbaren tekla soinuen laguntzaz eta Etxahun Urkizuren erritmora egingo dugu dantza zuzeneko kontzertuetan”.

“Esperantzari ozen kantatuko diogulakoan, elkarrekin!”. Hona hemen gainerako parte-hartzaileak:

Ekoizpen exekutiboa eta grabaketa: Pau Brugada Vilà eta Vic Moliner Abos (Olivera Estudi) Nahasketa: Haritz Harreguy (Haritz Harreguy Studio) Masterizazioa: Victor Garcia Guartmoner (Ultramarinos mastering) BIDEOKLIPA Zuzendaritza: Maitane Campos Fundazuri Ekoizpen burua: Liam McDonnell Ekoizpen laguntzaileak: Adrian Gonzalez eta Aitor Abio Argazki zuzendaritza: Julen Arregi Milikua Steadicam: Imanol Iraizoz Arte zuzendaritza: Mikel Godoy Kamara laguntzailea: Aitor Rojo MUAH: Lexark eta Iraxxe Gaffer: Iker Aranguren Ramírez Diseinu grafikoa: Mikel Gardz Elektrika: Saioa Contreras Jantzigintza: Garikano Studio Kolorea: Julen Arregi Milikua Lettering-a eta kredituak: Mikel G.Ardanaz ESKERRAK Iñigo Aranburu eta bere familia eta ECPV

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen