Ttakun txalaparta taldeak, Txorbela otxotea, bertsolariak (Zigor Enbeita, Xabi Igoa, Manex Agirre eta Asier Iriondo), Arkaitz Carracedo ikerlariak,… ere parte hartuko dute azaroaren 16ko ekitaldian. Sarrerak erosgai dira.
Movember mugimenduko Mondravember ekimenak 10 urte betetzen ditu aurten.
Eta hori ospatzeko, emanaldi bat prestatu dute azaroaren 16rako (larunbata) arratsaldeko 19:00etan.
Gorka Etxabek aurkeztuko du ekitaldia, eta CIC bioGUNEko Arkaitz Carracedo ikerlariak ere hitza izango du.
Musikari dagokionez, proposamen hauek osatuko dute emanaldia: Txorbela otxotea, Ttakun txalaparta taldea, Neomak, Sertx, Etxepe eta Mikel Urdangarin.
Bertsotan Mondravember egunean parte hartu ohi duten lau sortzaile ariko dira: Asier Iriondo, Manex Agirre, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita.
Ekitaldia posible egingo dute ere SUDC elkarteak, Arrasateko Udalak, Goienak eta Laboral Kutxak.
Sarreraren prezioa 15 eurokoa da, eta sarrerak salgai jarri dira ondoko estekan: https://amaiaarrasate.janto.es/eu





