NAN eta pasaportea igortzeko bulegoak astelehenean irekiko dituzte berriro

0
709

Eibarreko eta Donostiako bulegoak irekiko dituzte berriro, datorren ekainaren 1ean, astelehena.

Estatuko Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, Eibarreko (Untzaga plaza, 1) eta Donostiako (Jose Maria Salaberria kalea, z/g) bulegoak irekiko dituzte berriro, datorren ekainaren 1ean, astelehena. Gipuzkoa deseskalatzeko planaren bigarren fasean dagoenez irekiko da berriro zerbitzua.

Bulego horiek ohiko jarduerara itzultzen direnean segurtasuna bermatzeko asmoz, Covid-19aren aurrean jarduteko planaren eguneraketa jarriko da abian. Bertan, bulegoetara joaten diren herritarrek kontuan hartu beharreko hainbat neurri bete beharko dituzte. Bestalde, aldez aurretik hitzordua duten herritarrei bakarrik emango zaie arreta, eta hitzordua webgunean eskuratu beharko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen