Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.
Nafarroa eta Biteri etorbideak itxita egongo dira gaurtik ostiralera bitartean, hau da, urriaren 4tik 8ra, Ekobulebarreko obrak direla eta. Zehazki, itxita egongo dira Nafarroa etorbidea eta Biteri etorbideko bidegurutzea, alegia, Kulturola aurrekoa.
Etorbide horiek itxita dauden egunetan trafikoa Zerrajera kaletik bideratuko da. Era berean, Eskoriatza aldeko bus geltokia lekuz aldatu du, eta Kontzezinoko biribilgunean dago orain.
Herritarrei barkamena eskatzen zaie desbideratzeak sor ditzakeen eragozpenengatik.