Trikitixa Eskolako ikasleak eta Leire eta Pello taldea agertokira igo dira.
Arrasateko Udalak, Santamas Komisiñuak eta herriko hainbat kultur elkartek Gabonetarako antolatutako egitarauaren barruan, arrasatearrek bi kontzertuz gozatu ahal izan dute gaur arratsaldean Herriko plazan.
Agertokira igotzen lehenak Arrasate Trikitixa Eskolako ikasleak izan dira. Taldeka agertokira igo dira hainbat abesti interpretatzeko.
Arratsaldeko 20:30ean Leire eta Pello taldearen txanda heldu da. Abesti propioak eta abesti oso ezagunen bertsioak interpretatu dituzte.