Musika proposamen berriak dauzka Ferreriasko Jaixetako egitarauak

0
2357

Argazkia: MB artxiboa.

Musika emanaldiak izango dira eguerdian, arratsaldean zein gauean, eta eguerdian esaterako, lehen aldiz kontzertua egongo da, Julene eta Unairen eskutik. Gainera, gaueko dantzaldia, urte luzetan Kaixo taldeak eskaini duena, aurten Sin + taldeak eskainiko du.

Txistularien ohiko kalejirak ere ez dira faltako uztailaren 26an, Kubatar Iraultzaren oroimenarekin bat egiten duen jaian. Kaleko Jai Batzordearen eskutik, honakoa da Santa Ana jaien egitaraua:

08:00etan etxafleruak
12:00etan txistularien kalejira
Meza parrokian
13:00etan kontzertua: Julene eta Unai
17:00etan haur-jolasak eta txokolatada
19:00etan erraldoien konpartsa txikia
Txistularien kalejira
19:00etan meza parrokian
21:00etan kale-afaria
23:00etan dantzaldia Sin + taldearekin

Afariaren harira, Jai Batzordeak iragarri du txartelak erosi ahal direla “Kilikolo dendan uztailaren 9tik 22ra”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen