Musika lirikoak arrakasta izan du berriro Ozenkiren eskutik

0
361

Ozenki elkarteak musika lirikoaren zaleez bete du berriro Amaia Udal Antzokia, ‘Una noche en el teatro de la comedia’ antzezlanarekin. Oraingo honetan, obra originala da, eta antzoki baten barruan gertatzen den trama bat kontatzen du. Bertan, Josean Garciaren jatorrizko libretoan agertzen diren egoera dibertigarri eta burugabeak nabarmentzen dira.

Antzezlanean antzerki lirikoko abeslari eta aktore garrantzitsuak aritu dira, eta Guridi, Sorozabal, Bellini, Donizzeti eta Verdiren lanak eskaini dituzte, baita Franz Leharren ‘La Vida Alegre’ eta Johann Straussen ‘El Murciélago’ opereten zatiak ere. Eszenatokiaren gainean Gema Scabal sopranoa, Facundo Muñoz tenorra eta Antonio Torres baritonoa izan dira. Nazioarteko kantari hauekin batera Musikeneko Estibaliz Arroyok eta Jon Imanol Etxabek ere parte hartu dute. Halaber, Ekaitz Gonzalez de Urretxu, Koldo Torres, Jose Angel Otegui eta Aurora Telletxea aktoreek umorezko nota jarri dute Amaia Antzokian. Pianoan Arkaitz Mendoza aritu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen