Musakolan, lehen ludoteka ibiltariak gogotsu ekin dio

0
265

Lehen ludoteka ibiltariak geldialdi  polita izan zuen Musakolan. Parte hartzaile ugari animatu ziren eta ekintza ezberdinak egiteaz gain, auzoko komertzioetan erosketak egin zituzten pasa den zapatuan.

Gaztetxokoak eskaintzen duen sukaldeari etekina atereaz, behar zuten guztia prestatu  eta palmeratxoak egin ostean, dastatzeko aukera izan zuten.

Adin tarteari dagokionez, 3 urtekoetatik hasi eta 11 urtera arteko haurrak animatu ziren. 9-10 urteko taldetxo bat ere animatu zen, baina orokorrean, tarte guztiak nahastuaz burutu ziren ekintzak eguraldi ederraz gozatuaz.

Datorren asterako proposamenak ere luzatu zituzten: koltxoneta, salto saltoak eta baloia nahi omen dute. Nola ez, krepak egiteko eskaera ere egon zen.

Beraz, Otsailak 8an eskaera hauek kontutan izango dituzte hezitzaileek.

Egunean bertan animatzen diren parte hartzaileekin erabakiko da eskaera hauek aurrera eraman edo beste proposamen batzuei heldu.

Hurrengo hitz ordua beraz, Otsailak 8 larunbata goizeko 11:00etan Musakolako Gazte Txoko atarian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen