Musakolako XIII. BTT Irteera atzeratu da

0
1234
Artgazki
Artgazki

COVID-19ak sortutako egoera aztertuta, MUSAKOLA-ko XIII. BTT IRTEERA ATZERATZEA erabaki dugu. Nahiz eta gaur egun irteera ospatzeko oztopo legalik ez egon, hauek dira erabakia hartzera bultzatu gaituzten arrazoiak:

  • Nahiz eta data horretarako debekurik ez dagoen, egoera ikusita ez litzateke arraroa aurrerago jartzea.
  • Alerta eta berrogeialdi egoera apirilaren 26 arte luzatu delarik, ez dugu MUSAKOLA-ko IRTEERA behar den moduan prestatzeko aukerarik.
  • Berrogeialdi dela eta, parte-hartzaileak proba egiteko kondizio fisikoan egotea zaila izango da.
  • Gure hornitzaileek beren zerbitzu eta produktuak behar ditugun moduan eskainiko dizkiguten segurtasunik ez dugu.
  • Gure babesle eta laguntzaileak gurera etortzeko aukerarik izango duten ziurtasunik ez dugu.
  • Parte-hartzaile eta bolondresen egoerak kezkatzen gaitu, batez ere lehen ilaran lanean ibili behar izan dutenak, hurbileko norbait galdu dutenak, lan egoera zailean egon daitezkenak, …
  • Ez dugu urtero erabiltzen dugun Osasun azpiegitura erabili ahal izango dugunaren segurtasunik, anbulantzia, 4×4 kotxea,…
  • Izanda ere, ez dugu zentzuzkoa ikusten “bizikletaz ibiltzeko” bakarrik erabiltzea birusaren kontrako lanean erabili badaiteke.
  • Azpiegiturak izanda ere, osasun langileen egoera ez da onena izango aste luze hauetan birusaren kontrako lanetan egon eta gero.

Arrazoi guzti hauengatik, MUSAKOLA-ko XIII. BTT IRTEERA ATZERATZEA pentsatu dugu. Beste data batera atzeratzeak irteera ospatuko denik ez du ziurtatzen. Gure herriko zein beste edozein herritako ekitaldiak kontutan hartuko ditugu (kirol, kultural, jai,…) Haiek ere gogor lan egiten dute haien “aste burua” ongi atera dadin, eta ez dugu beste edozein data “inbaditu” nahi, ez beste askoren lana baldintzatu ez zaildu.

Gaurtik dirua bueltatzeko aurrera izen ematea eginda zuten guztiekin harremanetan jarriko gara informazioa helarazteko eta

Eskerrik asko MUSAKOLA-ko IRTEERAN duzun konfiantzagatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen