Musakolako kiroldegiko kanpoko igerilekuak zabaldu dituzte

0
438

Gaur, ekainak 15, zabaldu dituzte Musakolako kiroldegiko kanpoko igerilekuak. Giroa ez dabil askorik laguntzen lehen egun onetan, baina bihar etzitan beroa bueltan izango dugu eta igerilekuetara jendea joatea espero da. Igerilekuak 10:00etatik 21:30era egongo dira zabalik eta denboraldia irailera arte luzatuko da.

Igerilekuko tarifen inguruko informazioa: Ekainaren 15ean irekiko dira kanpoko igerilekuak eta ur-parkeak

Bestetik, Santa Barbarako eta Villa Amparoko ur parkeak ere matxan dira. Hauetan ere umeek nahiago izan dute bainu kontuak biharko utzi eta uraren inguruan jolasean ibiltzea. Goizeko 10:00etatik 20:00etara erabili ahalko dira ur parkeak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen