Musakolako Baserritar Eguna bertan behera geratu da

0
249

Testua: Musakolako batzordea.

Musakolako Jai Batzordetik hainbeste kostatzen den erabakia hartu behar izan dugu dagoen egoera sanitarioa dela eta. Zentzuz eta arduraz jokatu izan dugu betik eta oraingo honetan ere horrela egingo dugu, beraz hurrengo larunbatean, hilak 18 ospatzeko genuen baserritar eguna bertan behera uztea erabaki dugu.Momentu honetan bizi dugun egoera ez da nahiko genukeena, eta ulertzen dugu ezin dugula jendea pilatu dezakeen ekintzarik burutu.Honela beste batzorde, komisiño, talde, edo elkarteek hartutako erabakiarekin bat egiten dugu, erabaki honekin egungo egoerari buelta lehen bait lehen emateko asmoz.Dena dela, jakin ezazue nahiz eta berriz trintxerara bueltatzen garen, lanean jarraituko dugula zorion eztandaren zain!! Bitartean, zaindu zaitezte, zaindu gaitezen eta seguru laister elkar ikusiko dugula!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen