Bihar, ostirala, arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzea egingo da Herriko plazan Murchanten gertatutako erailketa matxista salatzeko. Arrasateko Emakumeon Mundu Martxa, Pottogorriak eta Arrasate bilgune Feministak deitu dute elkarretaratzea.
Emakume bat bere koinatuak hil zuen atzo Murchanten (Nafarroa). Gertakaria goizeko 10:25ean izan da, N-6840 errepidean, Murchante parean. Emakumea bere autoan zihoan bere bi seme-alaba adingabeekin batera, eta itxurazko erasotzailearen ibilgailuak eraso egin dio, errepidetik ateraz. Jarraian, labana batekin hurbildu zaio eta autoan erasotu du.
Eraso matxistarik EZ erantzunik gabe!!! Feminismoa da bidea!!!
Erasoen aurrean autodefentsa feminista!!!




