Mundukideko kooperatiben lasterketan elkartasunak irabazi du

0
1554

Gaur goizean ospatu da Mundukideren IX. Lasterketa Solidarioa Urkuluko urtegian, Mundukidek Brasil, Kolonbia, Ekuador, Mozambike eta Etiopian zuzentzen dituen lankidetza programak indartzeko helburuarekin.

Lehenik, 2005-2017 urte bitartean jaiotako haur eta gazteen lasterketa izan da. Ondoren 10:30ean oinezkoen ibilaldia hasi da. Azkenik, 11:00etan kooperatiben lasterketa. Oinez edota lasterketa, adin ezberdinetako pertsona ugarik parte hartu dute Urkuluko ekitaldian. Aurten, kooperatiba berriak ere izan dira parte hartzen elkartasun lasterketan.

Sailkapenari dagokionez, hirukote mistoen artean Ikerlan, Fagor Electronica eta Fagor Ederlanek irabazi dute. Emakumezkoen hirukoteetan Ikerlan, Copreci eta Orbea. GizonezkoetanRPK, Athlon eta Fagor electronica izan dira azkarrenak. Sailkapen guztia ikusgai


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen