MUk Repsolekin energia berriztagarrei buruzko webinar bat antolatu du

0
104

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Repsol fundazioak web-mintegia antolatu dute energia berriztagarriek
espainiar estatutan duten egoera, bilakaera eta erronkak aztertzeko. Lehenengo online saioa ekainaren 1ean egingo da, ostegunez, 10:00etatik 12:00etara.

Tarte horretan, “energia berriztagarrien motak, erronka teknologiko zirkularrak eta energia-trantsizioa izango dituzte aztergai” Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasleek (Jon Andoni Barrena irakasle eta Energia Elektrikoaren
taldearen koordinatzaileak eta Gonzalo Abad Elektronikaren arloko irakasle ikertzaileak) eta arloko adituek (Jacinto Lobo Morán Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari ohiak, Javier Galindo Repsol Renovables-eko Negozio Garapeneko gerenteak eta Abel Ortego CIRCE zentroko I+G proiektuen kudeatzaileak, besteak beste).

Jardunaldia bukatzeko, aditu-taldeak ‘Energia berriztagarrien garrantzia energia-trantsizioaren erronkan’ gaia jorratuko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen