MUk baSEren nazio-mailako lehenengo ekitaldia hartuko du

0
573

Testua: Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak «Gizarte Ekonomiaren Erronkei Erantzuteko Hezkuntza eta Prestakuntza Estrategiak Espainian» jardunaldia antolatu du, gizarte-ekonomiaren erronkei buruz hitz egiteko, arlo digitala, berdea eta inklusibitatea ardatz hartuta. Ekitaldia azaroaren 24an —ostiralez— egingo da, Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko campusean. Izen-ematea doan da, eta esteka honetan egin daiteke.

Ekitaldian eremu politiko-arautzaileko, gizarte-ekonomiako enpresetako eta ikastetxeetako hizlariek hartuko dute parte. Jardunaldiak hainbat gairi erantzun nahi die, hala nola zein den gizarte-ekonomiaren egungo egoera Espainian eta Europan, zer prestakuntza-behar dituzten sektoreko enpresek eta zein diren etorkizuneko erronkak.

Topaketa baSE proiektu europarraren, Mondragon Unibertsitatea buru duen Gizarte Ekonomiako Prestakuntza eta Trebakuntza Aurreratuko Planaren, barruan kokatzen da, eta inaugurazioa iaz egin zen Bilbon. Gizarte Ekonomiaren eta Hurbileko Ekonomiaren sektoreko okupazio-profilei dagokienez, kualifikazio-desorekei aurre egiteko eta gaitasun berriak eskaintzeko estrategia komunitario bat garatzea da proiektuaren helburu nagusia, bereziki arlo digitalean, berdean eta inklusibitatean.

Proiektua Erasmus+ programaren bidez finantzatzen da eta 3,9 milioi euroko aurrekontua du —iturri europarretatik dator—. Europako 10 herrialdetako 25 erakundek hartzen dute parte, besteak beste MONDRAGON Korporazioak, gizarte-ekonomiaren nazioarteko erreferentziak.

Azaroaren 24an egingo den jardunaldian hainbat kide izango dira; besteak beste, Diesis Network, Social Economy Europe, The Wheel, Concertes, Akmi, Legacoop Sociali, Enaip Net, Aiccon, ESS France, FISE eta Center for Not-for-profit Law.

baSE: gizarte-ekonomia garatzeko Europako aliantza 

baSE proiektuak Mondragon Unibertsitatearen Eskola Politeknikoa du buru eta iaz eman zituen lehen urratsak. Gizarte-ekonomiarako eta hurbileko ekosistemarako trebetasunetan lankidetza sektorialerako aliantza bat ezartzeko dago diseinatuta, eta funtsezko alderdi interesdun ugari daude inplikatuta: enpresak, hezkuntzako eta prestakuntzako hornitzaileak, ikerketa-erakundeak, gizarte-eragileak eta sektoreko adituak.

Gainera, gizarte-ekonomiaren eta giza kapitalaren gaitasunak sendotzeko funtsezko arlo batzuetan jardungo dute lanean partzuergo horretako partaideek, hala nola trantsizio digitalean eta berdean, non gizarte-ekonomiako enpresek eta erakundeek balio erantsi handia duten.

Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak hainbat proiektu gidatzen ditu, baSE adibidez, eta gizarte-ekonomiako trebetasunak sustatzekoeta kooperatibak digitalizazioaren eta klima-krisiaren erronkei aurre egitera eramateko funtsezko parte-hartzaile gisa nabarmentzen da Europan.

Jardunaldiaren programa osoa

09:30 – Sarrera eta ongietorria. Mondragon Unibertsitatea.

Nekane Errasti, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Ingeniaritzako koordinatzailea.

09:40 – Gizarte-ekonomiaren egungo bilakaera eta etorkizuneko aurrera begirakoa Europako testuinguruan.

Víctor Meseguer, gizarte-ekonomiarako ordezkari berezia, Espainiako Gobernua.

10:10 – baSE proiektua – Gizarte-ekonomiaren etorkizuneko gaitasunen eskaintza eta eskaria Espainian.

Urtzi Uribetxebarria, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle ikertzailea.

10:40 – Eraldaketa digitalerako trebakuntza goi-hezkuntzan. Fundae 74.000.

Jorge López Heras, ILUNIONeko Enplegurako Aholkularitzako eta Prestakuntzako gerentea.

11:10 – Etena.

11:30 – MONDRAGON, trantsizio ekologikorako konpromisoa.

Iñigo Albizuri, Harreman Instituzionaletako zuzendaria, MONDRAGON Corporation.

12:00 – MAHAI-INGURUA: «Retos futuros para la formación en la economía social» (Gizarte-ekonomian prestatzeko etorkizuneko erronkak).

Moderatzailea: Ane Sanchez-Zeziaga, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle ikertzailea.

  • Carlos Lozano, Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresarien Konfederazioko (CEPESeko) Nazioarteko Harremanetarako koordinatzailea.
  • Jokin Díaz, Gizarte Ekonomiako zuzendaria, Eusko Jaurlaritza.
  • Jorge López Heras, ILUNIONeko Enplegurako Aholkularitzako eta Prestakuntzako gerentea.
  • Vanesa Moreno, Somorrostro Ikastetxeko Energia Berriztagarrietako eta Adimen Artifizialeko eta Big Datako irakaslea.

12:45 – Amaiera. MONDRAGON.

Iñigo Larrea, Talentuaren Kudeaketako arduraduna, MONDRAGON Corporation. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen