Mugikortasuna librea izango da Euskadi osoan asteartetik

0
124

LABIk udal konfinamendua kentzea eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoan mugitzeko baimena ematea erabaki du.

Gainerako murrizketek berdin jarraitzen dute.

LABIren Aholku Batzordeak udal konfinamendua kentzea eta Euskadi osoan mugitzeko baimena ematea erabaki du martxoaren 9tik, asteartea. Gainera, gaueko mugikortasunaren mugari eutsiko diote 22:00etatik 06:00etara, eta ostalaritza 20:00etan itxiko dute.

Bilerak gehienez 4 pertsonara mugatzen dituen aginduak ere indarrean jarraitzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen