Mugarri Ingouren partidua ezin izan da jokatu umeltasunaren ondorioz

0
911

Arrasate Eskubaloi elkarteak azaldu du “arazo hau urterokoa dela”: “Euria eta beroa egin dituenez, kondentsazioaren ondorioz, kantxako zorua umelegi eta lapraskorregi dago”. “Irtenbide bat beharrezkoa da”.

Arrasateko taldea eta Mek Eibarren arteko lehia gaur jokatzekoa zen, baina beste egun batean jokatu beharko da.

Klubak azaldu du “bi taldeek beroketa egiten hasi direnean, jokalariak ohartu dira zorua oso labainkor zegoela, eta ezin ziren hiru pauso jarraian eman”.

“Kontuan hartzekoa da eskubaloi partiduetan abiadura handiko jokaldi ugari egin behar direla. Lesioak saihesteko, bi taldeok adostu dugu partidua bertan behera uztea”.

Ondorioz, bi taldeek partidua jokatzeko “beste data bat adostu beharko dugu, agian aste barruan jokatu beharko dugu, beste burukomin bat”.

Klubak salatu duenez “euria eta beroa egin dituenez, eta kondentsazioaren ondorioz, kantxako zorua umelegi eta lapraskorregi dagoela. Arazo hau urterokoa da”.

“Gerta daiteke arazoa aste barruan izatea, eta ondorioz asteburuko partiduei gutxiago eragitea, baina gaurko partidua bete-betean harrapatu du”.

“Instalazioak zahartuta daude, eta adierazi behar da kantxako zoru hau baldintza normalagoetan ere nahiko labainkor egoten dela. Irtenbide bat behar da, arazo hau ez da inorentzat ona”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen