Mugarri Ingouk Ordizia liderraren aurka galdu du (20 eta 30)

0
178

Arrasateko taldeak txukun hasi du partidua, baina “azkenaldian askotan gertatu zaiguna errepikatu da – azaldu du Ane Herrero entrenatzaileak – partidutik deskonektatu gara 10 minutu inguru, eta gero ez dugu sinesten partiduari buelta emateko gai garenik”.

“Jakin bagenekien liderra dela, eta ez da liderra kasualitatez, beraz partidu gogorra aurreikusten genuen”.

Gure taldeak gaur “deskonekzio bat” izan du, “azkenaldian askotan gertatu zaiguna”. eta ondorioz “lauzpabost goleko partziala sartzen digute. Gero ez dakigu hori iraultzen”.

Gaurko porrota “bezalakoetatik ere ikasten dugu, min ematen dute, baina ikasi egin behar da. Talde gaztea dugu eta taldekide guztiek eman behar dute pausu bat aurrera. Lanean jarraitu behar, ez dago besterik”.

Aurrera begira, Mugarri Ingouk datorren ostiralean jokatuko du partidua, Ormaiztegin, izan ere, “Ormaiztegiko jaiak izango direnez, partidua ostiralera aurreratu da”.

“Kantxa zaila da, eta ni ez naiz dagoeneko sailkapenaz fio, sailkapenari gutxitan errepartzen diot, izan ere, berdin dio aurkaria zein postutan dagoen”:

“Guk gure lana egin behar dugu, eta edozein talde gai da beste taldea estutasunetan jartzeko. Sailkapenari erreparatuko bagenio, partidu erraza izango da, baina Ligari erreparatuta, ez dago ezer errezik”. Aupa Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen