Mugarri-Ingouk garaipen garrantzitsua lortu du Iturripen

0
214

Partidu garrantzitsua jokatu du gaur goizean Mugarri-Ingouk Iturripen Urnietaren aurka. Patxi Garciaren taldea jaitsiera fasea jokatzen ari da, eta gaurkoa hirugarren partidua izan da. Aurreko bi partiduetan Urdaibai izan zuen aurkari, eta bietan Arrasateko taldeak irabazi zuen.


Lehen zatia oso parekatua izan da. Mugarri-Ingou partida honen garrantziaz jabetuta borrokatu da une oro, ea atsedenaldira 4 goleko abantailarekin joan da. (16-12)

Bigarren zatian, Arrasateko taldeak ederki eutsi dio Urnietari, eta aldea handituz joan da markagailuan. Gaur Iturripen lortutako garaipena garrantzitsua da Euskal Ligan mantentzeko. (35-27)

Partidu osoa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen