Mugarri-Ingouk denboraldiko lehen garaipena lortu du gaur arratsaldean Iturripen Eskubaloi Galdakaoren aurka jokatu duen partidan. Lehen zatian kosta egin zaio aurkariaren markagailuan alde egitea, eta markagailua oso estu batekin joan dira atsedenaldira (11-10).
Bigarren zatian, ordea, defentsan egindako lanari esker, zenbait baloi berreskuratu dituzte eta 5 goleko aldea izan dute zenbait unetan. Azken minutuan Galdakaok bi tanto egin dituen arren, partida Patxi Garciaren mutilentzat izan da (24-21). Datorren asteburuan arrasatearrek etxean jokatuko dute berriro, oraingoan Deustu-Loiolako Unibertsitatearen aurka.