Mugarri-Ingou taldeari garaipenak ihes egin dio gaur gutxigatik

0
563

Mugarri-Ingou Arrasateri bi partida jokatzea egokitu zaio asteburu honetan. Ostiralean Usurbilen jokatu zuen etxeko taldearen aurka. Partida zaila izan zen arrasatearrentzat, izan ere, aurrean ligako liderra izan zuten. Usurbilek ez du aukera galdu erakusteko zergatik dagoen sailkapenaren buruan. Partida 32-19 amaitu zen markagailuan.

Patxi Garciaren mutilek bigarren partida jokatu dute gaur arratsaldean Musakolako kiroldegian, Deustu-Loyola Unibertsitatearen aurka. Joan den astean jokatu behar zen partida da, eta atzeratu egin behar izan zen kanpoko taldean covid kasuak izan zirelako. Mugarri-Ingouk lehen zati ona jokatu du eta atsedenaldira aurretik joan da markagailuan (15-12).

Izan ere, denboraldiko bigarren garaipena lortzetik oso gertu egon dira. Partida amaitzeko 5 minuturen faltan Deustu-Loyola Unibertsitateko taldea presioa egiten hasi da zelai erdian, eta Mugarri-Ingouk ez du beharrezko erantzuna eman. Azkenean garaipenak ihes egin die oso gutxigatik (25-26). Partidako golegile nagusia Mugarri-Ingou taldeko Hodei Letona izan da 10 golekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen