MU Ointxe taldeen egituraketa lanean murgilduta dago

0
1027

Testua eta artxiboko irudia: Ointxe

Mondragon Unibertsitatearen talde nagusiak ari dira denboraldi berria prestatzen.

Denboraldia urriaren 5ean hasiko da ofizialki eta dagoeneko ezagutzen dira 3. mailako debutean Mondragon Unibertsitateko neskek aurkari izango dituzten taldeak.

Taldeari B multzoan lehiatzea egokitu zaio eta ondorioz, 4 bidaia egingo dituzte Kataluniara, 2 Galiziara, 2 Gaztela-Leonera, 1 Asturiasera, 1 Mallorcara, eta bana Galdakaora, Logroñora eta Iruñeara.

Hauek dira LF2 ligan aurkari izango dituzten taldeak:

  • Talenom Boet Mataró (Mataró)
  • Romakuruma U.E Mataró (Mataró)
  • Geieg Pacisa (Girona)
  • CEEB Tordera – CB Blanes (Blanes)
  • Bosonit Unibasket (Logroño)
  • Aranguren Multibasket (Mutilva)
  • Ibaizabal (Galdakao)
  • Mondragon Unibertsitatea (Arrasate)
  • Mipelletymas B.F. Leon (León)
  • Ponce Valladolid (Valladolid)
  • Mariscos Antón Cortegada (Villagarcía Arousa)
  • Maristas Coruña (A Coruña)
  • ADBA (Avilés)
  • CB Andraitx LF2 (Andraitx)

Mondragon Unibertsitateko neskek irailaren erdialdean ere Euskal Kopa jokatuko dute, aurkari izango dituztelarik Challenge Ligako taldeak.

Badoa taldea osatzen

Ointxeko Kirol Zuzendaritzak badaramatza aste batzuk taldea osatzeko lanetan. Entrenatzaile aldaketa egongo da, eta Arrik beharrean, Carlos Garcia sevillarrak gidatuko du aurrerantzean Mondragon Unibertsitatea. Estatuko eta nazioarteko saskibaloian oso esperientzia zabala du Gaciak. Mexikon, Ekuadorren, Irlandan eta Espainiako lehiaketetan gidatu baititu saskibaloi taldeak.

Saskibaloian duen prestakuntzaz eta esperientziaz gain, Carlos Garcia Psikologian doktorea da. Bigarren entrenatzaile bezala Sergio Serrano arrasatearra sartu da.

Jokalariei dagokienez, honako 6 jokalariek osatuko dute hasierako egitura: Izar Bedia, Naia Badiola, Nerea Kabue, Oihane Sarasti, Naroa Zabala, eta Naroa Garai.

Kanpoko 2 jokalari ere izango dira taldean: Gasteizko Sonia Gutierrez, LF2 Ligan aritua Barakaldoko taldearekin eta eta Ordiziako Arene Etxeberria, aurreko denboraldian LF2 kategorian jokatu duena, Iraurgi taldearekin.

LF2 kategoriako Ointxeren bidelagunak

Ointxeko zuzendaritzak egindako lanari esker, datorren urterako beharreko diren gutxieneko laguntza ekonomikoak bermatu dira.

Zentzu horretan, Arrasateko Udalaren laguntza funtsezko laguntza izan da eta haren konpromisoa garrantzitsua, ez bakarrik aurrekontu ekonomikoari ekarpena egin diolako, baizik eta, Espainiako Federaziotik instalazioek bete beharreko baldintzak betetzeko ezinbesteko izan direlako.

Eremu pribatuan, taldeak honako erakundeen laguntza izango du:

  • Mondragon Unibertsitatea. Mondragon Unibertsitateak 16 urtetik gorako lankidetza metatu du Ointxerekin etenik gabe.
  • Ausolan. Ausolan kolaboratzaile garrantzitsu bilakatu da, Kooperatibaren baloreekin bat egiten duen proiektua delako: Emakumezkoen taldea, eskualdekoa, estatu mailan jokatzen.
  • LANA. Lana Kooperatibak orain arte Ointxerekin izandako lankidetza indartuko du, emakumezkoen taldearen proiektura batuz.
  • FAGOR. Fagorrek ere emakumeen taldea bultzatzea erabaki du, taldearen debut historikoan lagunduz.
  • JMA. JMA Alejandro Altuna denboraldiko beste zutabe garrantzitsu bat izango da.
  • LABORAL KUTXA. Laborak Kutxak ere bat egin du emakumezkoen proiektuarekin.
  • LENOVO. Lenovo enpresak ere lagunduko du, nere marketing estrategian txertatu duelarik babesletza berria.
  • Eta noski, azken urteetan Ointxeren bidelagun fidel izan direnek ere jarrituko dute: IKERLAN, KREAN, MONDRAGON LINGUA ALEKOP eta GUALBI AHOLKULARIAK, besteak beste.

Bestalde, Mondragon Unibertsitatearen gizonezkoen taldeak ere ezagutzen ditu denboraldi berriko aurkariak.

Datorren denboraldian, orain arte EBA Liga bezala ezagutu dena Liga 3a FEB izatera pasatuko da.

Denboraldia urriaren 5ean hasiko da ofizialki eta dagoeneko ezagutzen dira zein taldek osatuko den lehiaketaren NORTE taldea. Mondragon Unibertsitateko mutilek NORTE taldeko beste taldeekin neurtuko dituzte indarrak.

Hona hemen taldeen zerrenda:

  • Valle de Egües (Iruñea)
  • LBC Cocinas.com (Logroño)
  • Redline Mekanika Take (Tolosa)
  • Ulacia ZKE (Zarautz)
  • Tabirako Baque (Durango)
  • Fundación Bilbao Basket Fundazioa (Bilbao)
  • Baskonia (Gasteiz)
  • Restaurante Los Arcos CB Solares (Solares)
  • De Morro fino Cantbasket04 (Santander)
  • Construcciones Gonzalo Crespo Pas-
  • Piélago (Piélagos)
  • Becedor Santander (Santander)
  • Caja Rural Real Valladolid Baloncesto (Valladolid)
  • Grupo de Santiago (Burgos)

Taldea

Taldeari dagokienez, Julen Berrocalek jarraituko du izaten entrenatzailea eta David Peña izango da bigarren entrenatzailea.

Jokalariei dagokienez, taldeak egitura oso antzekoarekin jarraituko du: Martxel Balanzategi, Aitzol Lagunilla, Ekaitz Madinabeitia, Markel Errasti, Marcos Aspizua, Asier Perez, Imanol Orue, Martin Buesa, Joseba Estalayo, eta Miguel Zamora taldean izango dira.

Aitor Carrerak beste urtebetez jarrai dezan nahi du Ointxek, baina, oraindik ez dago gaia itxita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen