Mozorroak, sasoia, “fotofinisha”,… izan dira Ziorlako Sansilbestrean

0
3434

Bertako Jai Batzordeak antolatuta, 177 lagun animatu dira lasterka egitera, askok mozorroturik, auzotarren txaloen artean. Gizonetan Mikel Velasco eta Iban Delgado batera helmugaratu dira, eta emakumeetan Nerea Baenak irabazi du. Mozorro onenaren saria Juanpe del Pozorentzat izan da.

Lasterketa honen antolakuntzan 70 boluntario inguruk parte hartu dute, hauetako lagun ugari auzoak bertakoak. Eta haurren lasterketen ostean, eguerdi partean helduen txanda izan da.

177 pertsonak eman dute izena, eta mozorrotuta nahiz morrozo barik, auzoan zehar lasterka egin dute, izerdi batzuk botaz eta auzotar ugariren txaloak jasoz.

Gizonetan bi lasterkari batera helmugaratu dira, Mikel Velasco eta Iban Delgado. Sari-banaketan, eta biek hala adostuta, Ibanek sariak jaso ditu. Emakumeetan Nerea Baena izan da bizkorrena.

Mozorro onenaren sariari dagokionez, Juanpe del Pozok irabazi du, eta Antolakuntzak beste zenbait sari zozketatu ditu, babesle ekonomikoek emandakoak. Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen