Montxonen 25. urteurrenak elkartearen sortzaileak omendu ditu

0
1403

Zuzendaritzak antolatuta, Pablo Urangako gastronomia-elkartearen 25. urteurrena ospatu dute gaur eguerdi partean.

Lehenengo goizean Fernando Ruiz elkarteko lehendakariak agurra esan du, eta ondoren hitzaldi bat izan da:

Álvaro Blancok elkartearen historia laburbildu du, hastapen politikotik elkarte gastronomikora arte.

“Hitzaldi oso polita izan da – baloratu du Fernando Ruiz lehendakariak – eta ez nekizkien hainbat gauza ikasi ditut”.

“Jakin bagenekien lokal hau lehenago Alderdi Komunistaren eta ondoren Euskadiko Ezkerrarena izan zela. Gero politikarekin desbinkunlatzen hasi zen, eta azkenean sozietate bat egitea erabaki zuten”.

“Lan zaila izan zen, besteak beste, maileguak eskatu behar izan zituztelako, eta obrak eurek egin zituztelako. Diseinatzailea Donostiako aditu bat izan zen”.

Eguerdian eta elkartearen kanpoaldeko plazatxoan, txistulari eta dantzariek ohorezko aurreskua eskaini diete elkartearen sortzaileei.

Ondoren, Isidro Jara idazkariak iragarri bezala, bazkide eta senideentzat luntxa ospatu da, aldarte onean.

Egungo lehendakariak, Fernando Ruizek baloratu du “aurreikusten genuena baino pertsona gehiago etorri direla urteurrenera, eta egia esateko, pertsona gazteenen hutsunea somatu dugu”.

“Gazteek euren seme-alabak zaindu behar izan dituzte eta beste batzuek baliteke bart parrandan ibili izana. Edonola ere, elkartea sortu zutenen adineko pertsona ia guztiak etorri dira”.

Zuzendaritzak eskerrak eman dizkie bertaratu diren pertsonei, eta “gogoan ditugu zendu diren lagunak, eta animoak bidali nahi dizkiogu sufritzen ari den lagun horri”. Animo lagun! Zorionak Montxon!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen