Fermin Muguruzak eman dio itxiera San Fermin bezperan Monterronen kontzertuz betetako asteburuari. Muguruzak eta beste berderatzi pertsonek osatutako taldeak ikusmin handia piztu zuen herrian eta duela egun batzuk agortu zituen sarrera guztiak.
Zaila den arren, Monterron parkea guztiz bete egin da, bere ibilbidean zehar urtetan abestu dituen kantu ezagunenak entzuteko, hala nola, Kortatu edo Negu Gorriak taldeetan sortutakoak.
Gainera kontzertu berezia izan da gaurkoa, izan ere, Sarri Sarriren 40. urteaurrena beteko da bihar, San Fermin egunean eta horrek ere jendea Monterronera erakarri du. Gozatu ederra hartuta bueltatu dira etxera bertaratu diren zaleak.




































