Monterron parkea gainezka Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldian

0
2878

Gaur ospatzen ari den San juanetako hirugarren egunean, haur eta gaztetxoentzat ekitaldiak egon dira. Eguna goizetik hasi da ekintza ugarirekin: kaleko jolasak izan dira goizean zein eguerdian zehar, eta eguzkilaruekin batera, ohiko makaltxoa igotzeko ekitaldia burutu da. Parte-hartzea handia izan da, giro alaia bizi izan da.

Arratsaldean, 19:00etan, Monterron parkeak jendez lepo bete da, eta familia ugari bertaratu dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunaz gozatzera. ‘Ostirala iritsi da!’ izeneko emanaldia izan dute oholtzan, eta parkea goraino bete da. Haurrek zein helduek primeran pasatu dute, barre eta abestien artean.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen