Arrasate Musikaleko Bandak eta The Potes taldeak kontzertua eskaini dute Monterron parkean. Kontzertua musika eskolak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekintzen barruan kokatzen da. Banana Shake taldeak kontzertua ireki du, eta ondoren, Arrasate Musikaleko Band eta The Potes igo dira eszenatokira. Arrasatearrek Monterron parkea bete dute hain kontzertu berezia ikusteko.
Banana Shake
Arrasate Musikaleko Banda + The Potes































