Beheko testua eta kartela: Besaide ME / Argazkia: MB artxiboa.
Datorren irailaren 23an Arrasateko MTB Mondran Bike martxa ospatuko da Besaide Mendizale Elkarteak antolatuta. Proba JM Arizmendiarrieta plazatik abiatuko da goizeko 9:00etan eta leku berean bukatuko da.
Martxak hiru ibilbide izango ditu: laburra (30km/1000m), luzea (37km/1400m) eta extreme (41km/1700m). Ibilbidean zehar markajea minimoa izango da, beraz, GPSa erabili beharko da.
300 txirrindularen muga izango da eta bukaeran paella eder bat egongo da parte-hartzaileentzat.
Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 20 euro. Parte hartu nahi dutenek www.kirolprobak.com webgunean eman beharko dute izena eta azken eguna irailaren 21a izango da.
