Hasieratik, Mondrari oso aldapa gora jarri zaio partidua. Lehen zatiko lehen 20 minutuetan Zumaiakok sartu ditu partiduko bi golak. Hala ere, Arrasateko taldea saiatu da markagailuko aldea murrizten, eta bigarren zatian izan ditu gol aukeraren bat. Urduritasunak, puntu premiagatik Mondra azkena baita sailkapenean, tirabira askoko partidua izatea eragin du.