Mondrak Arrasate Hiria Txapelketa irabazi du

0
850

Atzo ospatu zen Mojategin XXXIX. Arrasate Hiria Txapelketa, Mondraz gain, Bergara eta Zumaiako taldeen partaidetzarekin. Hiru taldeek elkarren aurka jokatu zuten, eta norgehiagoka bakoitzak 45 minutu iraun zuen.

Bergarak Zumaiako taldearen aurka jokatu zuen partidua, Mondrak Zumaiarekin jokatu zuena ere, berdinketarekin zen. Ondorioz, partidu bakoitzaren amaieran penalti sorta bat bota behar izan zen txapelketaren amaieran berdinketak saihesteko.

Penaltiak ez ziren falta izan azkenean, Mondrak Bergararen aurka jokatutako partidua irabazi baitzuen (1-0), Oxel Luengok 9. minutuan lortutako golarekin. Beraz, aurten Arrasaten geratu da txapeldunaren garaikurra. Oihan Rodriguezentzat izan zen txapelketaren jokalari onenaren garaikurra.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen