Mondragon Unibetsitatea, CYD rankingeko bi arlotan, lehen postuan ageri da

0
215

Eskualdeko ikerketa-funtsetan eta Euskadiko enpresekin egindako argitalpenetan dago lehen postuan.

Testua: Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatea da, estatuko unibertsitateen artean, ikerketaren ondoriozko kanpoko diru-sarreren ehunekorik handiena jasotzen duena —Euskadiko enpresetatik— eta enpresekin argitalpen gehien egiten dituena, CYD (Conocimiento y Desarrollo) rankingaren arabera. Horrez gain, unibertsitatearen irakaskuntza-metodo praktikoa, inguruko enpresetan dagoen errotze-maila eta ezagutzaren transferentzia azpimarratu ditu rankingak. Izan ere, sortutako Spin Off gehien dituen unibertsitatea da, besteak beste.

Era berean, ikerketak goiko postuetara eraman du unibertsitatea nazioarteko orientazioari dagokionez, bigarren postuan kokatu baitu ikasleen mugikortasunaren arloan, eta laugarrenean, atzerriko praktiken arloan.

CYD rankingak, alderdi jakin batzuk hartzen ditu kontuan unibertsitatearen errendimendua neurtzeko, hala nola irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualde-garapenerako ekarpena, eta hamargarren edizioaren emaitzak argitaratu ditu dagoeneko. Horrez gain, rankingak ezagutza-arloen araberako analisia egiten du, eta ikasle zein unibertsitateei erabakiak hartzen laguntzen die. 

Hamargarren edizio honetan, 81 unibertsitate, 30 ezagutza-arlo eta 3.407 titulazioren emaitzak aurkeztu ditu CYDk. Unibertsitate, Ikastegi eta Tituluen Erregistroan (RUCT) jasotako graduko ikasketak ematen dituzten 89 unibertsitateen % 91k hartu du parte azterketan. Haietatik 48 publikoak dira (% 100 dago ordezkatuta), eta 33, pribatuak (% 80,5 dago ordezkatuta).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen