Lehen laurdena etxeko taldearentzat izan da (27 eta 23) baina bigarrengoan santurtziarrek aurrea hartu dute markagailuan (29 eta 30), eta gure taldeak hutsartea eskatu behar izan du.

Gainera, atsedenaren aurreko azken minutuetan Santurtzik aldea handitzea lortu du, eta atsedenean 39 eta 45 zeuden aurretik.

Andoni Atxak gaurkoan 22 puntu eta 11 errebote lortu ditu, baina tamalez ez dira nahikoak izan, Santurtzi orokorrean Ointxek baino hobe jokatu dituelako 3. eta 4. laurdenak. Azken emaitza 74 eta 95.

Gure taldea orain sailkapeneko 5. postuan da eta datorren jardunaldian beste derbi bat jokatuko du, Tabirako Baque-ren aurka. Durangarrak sailkapeneko azken-bigarrenak dira, aupa Ointxe!

