Mondragon Unibertsitateak Zilarrezko LEBerako Salouko igoera fasea aurkeztu du

16
1913

EBA ligako A-A multzoko txapelduna izan ondoren, Mondragon Unibertsitateak Saloun jokatuko du maiatzaren 13 eta 16 artean Zilarrezko LEB mailara igotzeko fasea. Gaur arratsaldean, Herriko plazan egindako prentsaurrekoan, abentura berri hau aurkeztu dute, urte osoan ‘Aurten ere bai’ leloarekin bat eginez. Oraindik ez dira ezagutzen Arrasateko taldearen aurkariak, ezta partiduen ordutegiak ere, asteburu honetan ligako partidua batzuk jokatuko baitira.

Oihane Agirre Ointxe!-ko lehendakariak, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak, Iñaki Ogara ‘Arri’ Ointxeko Kirol-zuzendari eta Mondragon Unibertsitateko entrenatzaileak, eta Idoia Peñakoba Mondragon Unibertsitateko idazkariak parte hartu dute prentsaurrekoan.

Oihane Agirrek eskerrak eman nahi izan ditu “Arrasateko Udaletik eta Mondragon Unibertsitatetik jaso dugun babesagatik, 14 denboraldiz gure babeslea izan baitira”.

Arrasateko Udalaren izenean Maria Ubarretxea alkatea prentsaurrekoan izan da. “Arrasaterentzat ere albiste ona da, eta zorte handia opa nahi diegu Salourako”.

Ondoren, Idoia Peñakoba Mondragon Unibertsitateko idazkariak hartu du hitza. “Mondragon Unibertsitatearentzat ohorea da hemen egotea sailkapen hau ospatzen. Baina gustatuko litzaidake azpimarratzea hau ez dela kasualitate bat, baizik eta azken urteetan ondo egindako lanaren emaitza. Gainera, klubak beti partekatu ditu gurekin hainbat balio: berdintasuna, talde-lana eta gazteriaren hezkuntza eta garapena”.

Azkenean, Iñaki Ogara Mondragon Unibertsitateko Kirol-zuzendari eta entrenatzaileak hartu du hitza. Arrasateko Udaletik eta Mondragon Unibertsitatetik jasotako babesa eskertu du Ogarak. “Guri emandako babesa eta gugan jarritako konfiantza eskertu nahi ditugu. Aurten lortutakoa ez da kasualitatea izan, urteetan egindako lanaren emaitza baizik. Guretzat garrantzitsua da igoera fase hau ahalik eta hobekien prestatzea, Arrasateko jendea pozten saiatzeko. Batez ere saskibaloian jolasten duten haurrei, gu baikara haien eredu”.

Igoera faseari buruzko informazioa:

Mondragon Unibertsitateak LEB Zilarrera igotzeko fasea jokatuko du Saloun, maiatzaren 13tik 16ra bitartean

127 taldek hasi zuten denboraldia EBA ligan joan den urrian, 5 multzotan banatuta:

  • Iparraldeko Konferentzia, 33 talderekin, Galizia, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Nafarroa, Errioxa eta Euskal Autonomia Erkidegokoak.
  • Erdialdeko Konferentzia, 17 talderekin, Kanariar Uharteetan, Gaztela-Mantxan eta Madrilen.
  • Ekialdeko Konferentzia, 35 talderekin, Aragoi, Katalunia eta Balear Uharteetan.
  • Hegoaldeko Konferentzia, 22 talderekin, Andaluzia, Extremadura, Ceuta eta Melillako
  • Levante Konferentzian, 20 talderekin, Valentziako Erkidegoan eta Murtziako Eskualdean.

16 talde onenak, behin Liga erregularra amaituta konferentzia bakoitzean, Zilarrezko LEB mailara igotzeko fasea jokatuko dutenak dira, igoera ematen duten 5 plazetatik 1 lortzeko helburuarekin. 16 talde horiek honako hauek dira:

  • Iparraldeko Konferentzia 3 talde
  • Erdialdeko Konferentziako 4 talde
  • Ekialdeko Konferentziako 4 talde
  • Hegoaldeko Konferentziako 2 talde
  • Levanteko Konferentziako 3 talde

Igoera fasea 2 multzoko modalitatean jokatzen da, eta azpitalde bakoitzeko 4 talde. Azpitalde bakoitzean denek guztien aurka jokatzen dute, hau da, 3 partida. 4 azpitaldeetako txapeldunek igoerako plaza lortzen dute, eta 5. postua 4 azpitaldeetako 2. onenarentzat izango da, azpitalde bakoitzean 2. postuan sailkatutako 2 taldeen arteko azken partida baten ondoren. Taldeak eta azpitaldeak lehiaketa-oinarrietan ezarrita daude jada, eta honako hauek dira:

A taldea B taldea 
1 azpitaldea2 azpitaldea1 azpitaldea2 azpitaldea
1 B1 C1 D1 E
2 C2 A2 B1 A
3 A3 E2 E2 D
4 C4 B3 C3 B

A taldeak Saloun jokatuko ditu partidak eta B taldeak Valentzian. Mondragon Unibertsitatea Iparreko Konferentziako (2 a) 2. fasera iritsi da, eta, beraz, Salouko taldeko 2. azpitaldean jokatuko du. Oraindik ez da bere aurkari guztien izenik ezagutzen, izan ere, maiatzaren 8 eta 9ko asteburuan erabakiko dira behin betiko plazak eta euren ordena Ekialdeko eta Levanteko Konferentzietan.

Mondragon Unibertsitatearen ibilbidea denboraldian eta langileen profila.

Liga Erregularra bukatuta, 16 garaipen eta 4 porrotekin amaitu du Arrasateko taldeak. Denboraldi oso erregularra egin du, eta Liga amaitzeko 2 jardunaldi falta zirenean, Igoera faserako postua lortu zuen. 14 jokalarik parte hartu dute Liga Erregularrean, Ointxeko harrobiko 9 jokalarik eta Gasteizko 5 jokalarik.

Zerrenda, zehazki, honako hau da:

IZENAHERRIAADINA
Alex RamónGasteiz28
Dani LorenzoGasteiz28
Andoni AranzabalArrasate30
Ander AtxaArrasate29
Aitor CarreraGasteiz31
Mikel AtxaArrasate26
Alex LorenzoArrasate27
Martin BuesaGasteiz32
Enaitz ErrastiArrasate18
Oier BadiolaArrasate20
Txomin AyastuiArrasate19
Martxel BalanzategiArrasate29
Andoni AtxaArrasate21
Simon ManceboGasteiz26

Iñaki Ogara Ortiz de Arri da entrenatzailea eta bigarrena, Eneko Mata. Mikel Aguado da prestatzaile fisikoa, eta Unai Ibarra eta Guille Sedano ordezkariak.

Zilarrezko LEB maila Espainiako saskibaloiaren piramidean.

Zilarrezko LEB maila Espainiako saskibaloiaren 3. maila da, Endesa Ligaren azpitik, non Baskoniak, Bilbao Basketek, Gipuzkoa Basketek eta urrezko LEB mailaren ostean, Euskal Herriko ordezkaririk gabe. Zilarrezko LEB mailan Autonomia Erkidegoko 2 taldek parte hartu dute aurten, Iraurgi (Urrezko LEB mailara igo dena) eta Zornotza. Beraz, Zilarrezko LEB txapelketa jokatzeak, Arrasateko taldearentzat, Erkidegoko kluben elitean sartzea suposatuko luke. Harrobia kalitate handiz lantzen duen klub baten ibilbideari saria eman diote. Zalantzarik gabe, EBA Ligako Mondragon Unibertsitatearen arrakasta saria baino ez da, harrobiko lanean duela urte batzuetatik hona oso ondo egindako lan bati dagokiona. 10 talde gizonezkoetan eta 7 talde emakumezkoetan, eta Saski Eskolako 8 haur taldeek osatzen dute Ointxe klubak denboraldi honetan dituen 241 jokalarien multzoa. Kadete zein junior taldeak ohikoak izan dira Euskal Ligetako azken urteetan, eta aurten mutilek zein neskek (Araskirekin batera) A-1ean jokatzea lortu dute.

16 IRUZKIN

  1. Joe goixien Goizalde onduan posetan eta ointxe Saskibaloi taldiakin. Ze argazki protagonismo daukon gure alkatesak

    • Arazok daudenean udal langileek ematen dute aurpegia edo bestela beraiei errua bota edo kriminalizatu! Populismo eta itxurismoan oinarritutako gizartean bizi gara tamalez

    • Batzuk atrintxeratuta bizi zarete eta pena bat da, gainera, beti zarete berdinak trintxeran bizi zarienak. Herri honetako herritarrek aurrera egin nahi dugu bizikidetzan, batzuk ordea badirudi tematuta zaudetela zatiketa eragin nahian.

  2. Ikusi beharrean zelako albiste ona dan gure herrirako kirol elkarte baten lorpena, alkatearekin tematzen zarete. Amorrua eman dizue bera han ikustea ala? Nik ikusten dotena da alkate bat herriko talde bati kolaborazioa eskaintzen. Betaurreko kontua izango da.

  3. Orain Mondragon Unibertsitatea ere kritikatzea bakarrik falta jatzue betikuoi, zelan die herritik jarri dituzuen pegatinak? MU=PNV. Orain be pegatina berriak aterako dituzue? Zeren zuentzako dena da txuria edo beltza, nirekin edo nire kontra. Ez zarete konturatzen herri honetan pluraltasuna dagoela eta herritarrok pluraltasun horretan naturaltasunez bizi nahi dugula?
    Nahiz eta zure kordakoa ez izan bestea errespetatzea ezinbestekoa da.

    • Pluraltasuna esaten dozue batzuk eta hemen dabil Udal gobernua muralak borratzen mezu politikuak daukienak. Ze garbitxasuna importa bajakie zegatik ez dauie garbiketan DIA ondoko pareta dauela kristo bat inda? Edo Zarugalde kalia be?

  4. Hemen batzuk kritikatzen doguna da Alkatesa agertzia bakarrik esaten dan moduan gazteleraz “Cuando el viento sopla a favor” , arazuak egon dienian ( Lapurretak, Ostalaritzan egoera, ) ez da agerketan. Bakarrik argazkixetan posatzeko.

    Ah ta Zorionak Ointxeri!!

    • Alkatearekin duzuen fijazioa begiratzeko modukoa da, misoginia dela esango nuke. Emakumea delako, bere jazkera dela, argazkietan agertzen delako. Argazki bakoitzaren atzean albiste bat dago, eta albisteak lan bati egiten dio erreferentzia. Baina zuek lan horri men egin gabe argazkia aipatzen duzue soilik, emakume-florero bat balitz bezala, bere gaitasuna gutxiesten.
      Gero pankartak, feminismoa eta martxoaren 8ko manifan parte hartuko duzue ziur, baina egunerokotasunean bidaltzen dituzuen mezuak guztiz misoginoak dira. Ze pena.

      • Kontua ez da emakumea, gizonezkoa, altua, baxua, morenoa etb. Epaitzen dena bere lana eta jarrera da eta argazkietako postureo huts hori penagarria da, beti protagonismo bila, bereak bailitan herriko lorpen denak. Arbolapetako arbola indartzen bada ere berari esker izango da eta argazki sorta izango dugu… kar kar kar

      • Ze misoginia, matxismo eta otxokuarto?! Honek egiten duenari, lotsa barek besteen lanetik etengabe erreditu politikoa ateratzea da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen