Mondragon Unibertsitateak Lanbideren doako ikastaroei buruzko informazio-saioa eskainiko du otsailean langabetuentzat eta jarduneko profesionalentzat

0
620

Saioan aurrez aurre edo online har daiteke parte, eta ikastaroak aurrez aurre emango dira otsailetik uztailera bitartean, astelehenetik ostiralera.

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Lanbideren doako ikastaroei buruzko informazio-saioa eskainiko du datorren asteazkenean, otsailaren 10ean. Aurrez aurre edo online parte hartu ahal izango da saioan, eta ikastaro guztiei buruzko informazio zehatza emango zaie interesdunei. Saioa 15:00etatik 17:00etara izango da Iturripeko campusean (Loramendi 4, Arrasate), eta, parte hartzeko, nahikoa da cursosingenieria@mondragon.edu helbidera mezu bat bidaltzea, modalitatea adieraziz, edo fakultateko web-orrian dagoen inprimakian izena ematea. https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf8xWKCtIEXU6Xq04gP0P_NgGWr7Noe7DFx2pnz56b-I80mOA/viewform web-orrian edo +34 664 265 068 edo  +34 664 265 068 +34 647 504 100 telefonoetan

Bost ikastaro berri

Lanbidek aukera eman dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, datozen bi urteotan Debagoieneko profesionalak birtrebatzeko hamar ikastaro baino gehiago kudeatzeko eta emateko. Horrenbestez, hil honetatik 2021eko uztailera bitartean, Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak bost ikastaro jarriko ditu martxan langabeentzat edo kontratu partziala dutenentzat, horiei birtrebatzen eta lan-munduratzen laguntzeko helburuarekin.

Langileen ziurgabetasun-egoera dela eta, Lanbidek aukera emango du, lehen aldiz, plazen % 30 enplegagarritasun-gaitasunak hobetzeko esparru berri batean trebatu eta espezializatu nahi duten langileek betetzeko. Lanaldiaren herenetik beherako kontratu partziala duten pertsonek ere eman ahal izango dute izena. Kasu horietarako ezinbestekoa izango da erantzukizun profesionalak betetzea eta, aldi berean, eskoletara joan ahal izatea.

Diruz lagundutako jardueretan EAEko langile guztiek hartu ahal izango dute parte. Ikastaroak astelehenetik ostiralera emango dira, aurrez aurreko modalitatean, eta enpresako praktiketako egonaldia izango dute.

Hauexek dira laster abian jarriko diren ikastaroak:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen