Mondragon Unibertsitateak Lanbideren doako ikastaroei buruzko informazio-saioa eskainiko du irailaren 22an

0
274

Saioan aurrez aurre edo online hartu ahal izango da parte, eta ikastaroak aurrez aurre emango dira urritik uztailera bitartean, astelehenetik ostiralera.

Testua: Mondragon Unibertsitatea.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Lanbideren doako ikastaroei buruzko informazio-saioa antolatu du irailaren 22rako. Eskualdeko profesionalen trebakuntza egokitzeko xedez esleitu dizkio enplegu-erakundeak MGEPri ikastaro horiek. Interesaturik dauden pertsona guztiak joan daitezke informazio-saiora. Irailaren 22an izango da, 15:00etatik 16:00etara, Iturripeko campusean (Loramendi kalea, 4, Arrasate). Jardunaldian aurrez aurre zein online hartu ahal izango da parte. Nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea cursosingenieria@mondragon.edu helbidera (eta modalitatea adieraztea) edo hemen inprimakia betetzea. Halaber, +34 664 26 50 68 eta +34 647 50 41 00 telefono-zenbakietara deituta ere eman daiteke izena.

Eskola Politeknikoak hainbat ikastaro antolatuko ditu 2021ean eta 2022an, profesionalen trebakuntza eguneratzeko eta laneratzeko aukerak sustatzeko.

Ziurgabetasun-egoera dela eta, lehen aldiz Lanbidek aukera emango du eskainitako plazen % 30 enplegagarritasun-gaitasunak hobetzeko esparru berri batean trebatu eta espezializatu nahi duten langileek betetzeko. Lanaldiaren herenetik beherako kontratu partziala duten pertsonek ere eman ahal izango dute izena. Kasu horietarako ezinbestekoa izango da erantzukizun profesionalak betetzea eta, aldi berean, eskoletara joan ahal izatea.

EAEko langile guztiek hartu ahal izango dute parte diruz lagundutako prestakuntza-plan horietan. Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, aurrez aurreko modalitatean, eta enpresako praktikaldia hartzen dute barne guztiek.

Hauexek dira laster abian jarriko diren ikastaroak:

IKASTAROAHASIERA-EGUNAAMAIERA-EGUNA ORDUAK
Mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko produkzioa2021-10-182022-03-30520
Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa2022-02-072022-07-22540
Urraduraren, elektrohigaduraren eta prozedura berezien bidezko mekanizazioa2021-10-042022-03-24540
Industria-automatizazioko sistemen proiektuen garapena2022-02-282022-07-21550
Pieza polimerikoak eta aleazio arinak ekoizteko moldeen fabrikazioa2022-01-172022-06-13590
Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa2021-10-042022-03-16510

Kontsultatu % 100 diruz lagundutako ikastaro laburren zerrenda

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen