Mondragon Unibertsitateak gaur ere ezin izan du Safir Fruint Algineten aurkako partiduan garaipena eskuratu

0
870

Argazkia: Ointxe!

Mondragon Unibertsitateak gaur goizean Saloun Safir Fruint Alginet taldearen aurka jokatu duen partidua ere ezin izan du irabazi. Iñaki Ogara ‘Arri’ ren gizonek 80-101 galdu dute. Gogoratu behar da Arrasatekoak Kataluniako hirian daudela, zilarrezko LEB mailara igotzeko fasean jokatzen.


Lehen laurdenean Mondragon Unibertsitateak joko bikaina egin du, baina pixkanaka Alginetek jokoaren dinamika aldatu du. ‘Arri ‘k partiduaren amaieran azaldu duenez, “ez dugu partidua irakurtzen jakin, eta une garrantzitsuetan hirukoetan huts egin dugu eta jaurtiketa libreak ez dira sartu. Alginetek 10 puntuko aldea lortu du. Gu egoera aldatzen saiatu gara, baina ezin izan dugu.”


Garaipena Safir Fruint Alginetentzat izan da 80-101eko emaitzarekin. Hala ere, ‘Arri’ k azpimarratu duenez, “partiduko gauzarik positiboenarekin geratzen naiz, lehen laurdenean egin dugun jokoarekin. Eta atzoko porrotaren ondoren nola indarberritu garen. ” Mondragon Unibertsitateko saskiratzaile nagusia Dani Lorenzo izan da gaur 21 punturekin, Martin Buesaren aurretik. Buesak 16 punto egin ditu.


Estadistikak.

Mondragon Unibertsitateak DM Group Molleten aurka jokatuko du bihar eguerdiko 13:00etan. Partiduak Espainiako Saskibaloi Federazioaren webgunean ikus daitezke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen