Bigarren laurdenean Errioxako taldeak 11-22ko partziala egin du, baina gure taldeak azken minutura arte borrokatu badu ere. Datorren asteburuan liderraren aurka Bilbon.
Talde zuri-moreak ondoko bostekoa kantxaratu du partidari ekiteko: Alex Ramon, Joseba Estalayo, Martxel Balanzategi, Aitzol Lagunilla eta Imanol Orue-Mazaga.
Bigarren laurdena erabakigarriena izan da, kanpoko taldeak 22 eta 11ko partziala egin baitu. Atsedenera alde handiz joan da: 33-45.
Hirugarrenean etxeko taldeak hobetu du, eta gaurko saskiratzaile onena Joseba izan da, 20 punturekin, 5 hiruko lotuz 10 saiakeretatik. Imanolek 10 errebote lortu ditu.

Azken minutuetan taldea 61-67 hurbildu da markagailuan, baina Errioxako taldeak errentari eutsi dio, eta 64-73 irabazi du.
Gaurko albiste on bakarrenetakoa Andoni Atxaren berragerpena izan da. Hegaleko arrasatearrak 10 puntu saskiratu egin ditu.
Gure taldea tamalez sailkapeneko azpialdean dago, baina partidu gutxiago batekin. Partidu hori Megacalzado Ardoiren aurka jokatuko du, hau da, sailkapeneko azkenaren aurka.
Datorren asteburuari dagokionez, Mondragon Unibertsitatea Fundacion Bilbao Basketen aurka ariko da, egungo liderra, bizkaitar hiriburuan. Aupa Ointxe!




